Egitaraua

Egitaraua

Martxoaren 28a larunbata

30 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 30 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkezten dituzte egun osoan.

Sartzea 10€, basoa eskainia eta ekoizpenak dastatzeko aukera emana.
Sartzea bi egunetarako baliagarria.

Tortura eta presondegia: estatuaren errepresio tresnak. Mahai ingurua eta leiho irekia Euskal Herriko eta beste lekuetako preso ohiekin..

Euskaraz eta frantsesez. Bat-bateko itzulpena.

Euskara eta biok, jalgi hadi mundura (Herrima, 2025) liburuaren aurkezpena Andrea Bella García idazlearekin eta Eneko Gallartzagoitiak animaturik.

Euskaraz.

Zerk bultzatzen du euskara ikastera Euskal Herritik kanpo bizi eta jatorri euskaldunik ez duen pertsona bat? Are gehiago, zerk bilakarazten du euskaltzale?

Erroen izerdia (Elkar, 2025) liburuaren aurkezpena Jone Bordato idazlearekin eta Matilda Legardinier-rek animaturik.

Euskaraz.

Hiru ipuin luzek osatzen dute liburua. Istorio bakoitzeko protagonistek iraganean finkatuak dituzte beren erroak, nortasuna moldatu dieten baldintza eta ezaugarriak, baina geroa zabalik da beti, antzaldatze eta bestelakotze prozesuak biziko dituzte pertsonaia nagusiek, bere buruaz jabetzera eta askeago sentitzera eramango dituztenak.

19:00 — Azokaren aretoa hetsia.

00:00 : Gaualdiaren bukaera.

Martxoaren 29a igandea

30 ardogilek (ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile) eta 30 liburugilek (argitaletxe, idazle, liburu-denda) beren ekoizpenak aurkezten dituzte egun osoan.

Sartzea 10€, basoa eskainia eta ekoizpenak dastatzeko aukera emana.
Sartzea bi egunetarako baliagarria.

Ura Ipar Euskal Herrian menditik itsasora Michel Botellarekin.

Frantsesez (bat-bateko itzulpena).

Sobre pour la révolution, liburuaren aurkezpena Mathieu Léonard idazlearekin.

Frantsesez. Bat-bateko itzulpena.


XX. mendearen hasieratik, anarkistek hainbat ekimen bideratu zituzten “alkoholaren” kontra —pozoi sistemikotzat zuten, agintearen isileko aliatutzat—.

Elur Alberdiren mintzaldia Garaipenik ederrena: nire borroka estadiotik bizitzara, emakumeen erresilientziaren omenaldia.

Euskaraz.